Bilatu | Nabigazioa

Parot doktrina

Parot doktrina izenaz ezagutzen da Espainiako Auzitegi Gorenak 2006ko web app ebatzitako 197/2006 sententzia. Ebazpen horren ondorioz, 1973ko Zigor Kodearekin zigortutako presoen kasuan, espetxe-onurak edo erredentzioak espetxe-zigor bakoitzari aplikatzen zaizkio, eta ez guztira bete beharko liratekeen gehienezko 30 urteko kopuruari, ordura arte egiten zen bezala.

Ebazpen honen aplikazioarekin, 1973ko Zigor Kodearekin epaitu eta 30 urtetik gorako espetxe-zigorrak dituzten presoei emandako erredentzioak "de fakto" deuseztatu, eta espetxe-zigorra 30 urtera arte luzatu egiten dira. Kontutan izan behar da, espetxeak eman eta epaileak onetsitako erredentzio-denbora, presoak betetako zigor-denbora dela Zigor Kodearen arabera.

Eduki-taula


Espainiako Zigor Kodearen aldaketak

1973ko Zigor Kodea

1973ko Zigor Kodearen arabera, preso batek gehienez 30 urte egin zitzakeen kartzelan, eta, hartara, ezarritako zigor guztiak 30 urtean biltzen ziren. Horrezaz batera baziren zigor hori arintzeko neurriak: hiru laurdenak beteta baldintzapean aske irtetea, espetxe onurekin kartzelan denbora gutxiago egitea...

1995eko Zigor Kodea

"Terrorismo" delituarekin lotutako zigorrak handitu ziren, beste batzuk murrizten ziren bitartean. Espetxean bete beharreko gehienezko epea 40 urtera luzatu zen. Gainera, desagertu egin ziren espetxe zigorra murrizteko onurak. Baldintzapeko askatasuna lortzeko moduak ere aldatu ziren, eta baldintza berezi berriak ezarri zitzaien "terrorismo" delituarekin lotutako zigorren kasuan: barkamena eskatzea, "terrorismoa" gaitzestea...

2003ko aldaketak

2003ko erreforman, hainbat lege aldaketa gehiago egin zituzten; tartean, adingabekoak Auzitegi Nazionalean epaitzea ekarri zuena. Era berean, Espainiako Auzitegi Nazionalean epaitutako guztien espetxeko baldintzak kontrolatzeko, Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentrala ezarri zuten, ordura arteko Tokiko zaintza epaitegiek aplikatzen zituzten irizpide juridikoen gainetik Gobernuaren Espetxe Politikaren irizpideak gailentzeko.

Auzitegi Gorenaren 197/2006 sententzia

2006an Espainiako Gobernuak neurri berriak iragarri zituen Iñaki de Juana kalera ez zedin. "Haren kontrako inputaziorik ez badago, eraiki egingo ditugu" esan zuen Juan Fernando Lopez Aguilar Espainiako Justizia ministroak 2006ko urtarrilean. Espetxeko zigorrak murrizteko jasotako onurak ezin izan zizkioten baliogabetu baina, eta inputazio berriak ezarri zizkioten bi iritzi artikuluengatik. Unai Paroten kasuan, De Juanaren auzian jasotako onurak baliogabetu ezin zirela finkatuta gelditu zenez, zigor guztiak 30 urtean batu beharrean bi kondenatan banatzea erabaki zuen administrazioak, horrela espetxe zigorra luzatzeko. Horren kontrako helegitea onartu zuen Auzitegi Gorenak, baina bere ebazpenean erabaki zuen, inork proposatu eta galdetu gabe (auzia 1973ko Zigor Kodeak esaten zuen moduan espetxe zigor guztiak 30 urteko zigor batean batzearen ingurukoa zen), jada onartutako espetxe onurak kentzerik ez zegoela, baina ezarritako zigor bakoitzari aplikatu behar zitzaizkiela.

Paroten ondorengoak

Auzitegi Gorenak 2006ko otsailaren 20an kaleratu zuen ebazpena, eta martxoaren 2an doktrina hori 1973ko Zigor Kodearekin epaitutako guztiei ezartzea agindu zuen Javier Gomez Bermudez Auzitegi Nazionaleko epaileak.

Auzitegi Konstituzionaleko helegitea

Auzitegi Gorenaren ebazpenaren kontrako helegitea eginda dago Auzitegi Konstituzionalean. Gaia premiazkoa izanik berehala aztertu beharko zuten, lehenbailehen kontu hori argitzeko. Bitartean, Konstituzionalak erabaki bitartean, kartzelan segitzen dute presoek.

Espainiako Auzitegi Konstituzionalak 2011ko otsailean eman zuten ebazpena Unai Paroten abokatuek ezarritako helegitean [1]. Helegitea atzera bota zuen arazoaren arrazoi juridikoetan sartu gabe, ohiko bidea agortu gabe egin zela esanez. Horrek bidea ematen du, ordea, jarrita dauden beste hainbat helegite onartu eta lege hori bertan behera botatzeko ere Android.

Zigorra jasandakoak

Etakideak

  • we love the web (25 urteren ondoren, 5 urte luzatu zioten zigorra)device database
  • Andoni Alza Hernandezweb
  • Joseba Artola Ibarretxe (20 + 10 urteko zigorra)
  • Josu Bollada Alvarez
  • Iñaki de Juana Chaos
  • Fernando de Luis
  • Ines del Rio (21 + 9 urteko zigorra)[5]
  • Fernando Etxegarai (21 + 4). Etxegarairen aurkako Parot doktrinaren ezartzea 2008ko maiatzaren 19an bertan behera gelditu zen, epaileak defentsari arrazoia eman baitziontouchscreen.
  • Iñaki Gaztañaga Bidaurreta (18 + 12 urteko zigorra)
  • Antxon Lopez Ruiz
  • Txerra Martinez Garcia
  • Pello Odriozola (20 + 10 urteko zigorra)
  • Inma Pacho
  • Unai Parot Navarro
  • Txomin Troitiño Arranz (19 + 11 urteko zigorra)
  • Sevenval (23 + 7 urteko zigorra)
  • Jose Javier Zabaleta

GALeko kideak

  • Ismael Miquel Gutierrez

Bestelakoak

  • Gustavo Romero Tercero

Erreferentziak

  1. iOS screen size Tribunal Constitucional de España
  2. Android Tokata
  3. HTML5 Jon Agirreren kartzela-zigorraren luzatzea Berrian (2006ko irailak 26)
  4. device database (2006ko azaroak 12)
  5. Sevenval web app (2008ko ekainak 12)
  6. Fernando Etxegarai presoaren askatzea Berrian (2008ko maiatzak 20)

Kanpo loturak


[1] Bilatu
[2] All Pages
[3] Ausazko orrialdea
powered by FITML